Orereta
Gipuzkoa — Herriko ekitaldia
Kalez kaleko energia eta publikoarekiko konexio zuzena
2016an sortu genuen, kalean bertan kontzertuak emanez, publikoarekin konexio zuzena lortuz eta gertutasuna sustatuz. Talde ezagunen abestiak bertsionatzen ditugu, gure kutsu eta estilo propioa gehituz.
Taldea 7 pertsonaz osatuta dago: tronpeta, tronboia, gitarra, baxua, 2 perkusio eta ahotsa. Musika ekipoari dagokionez, gurpildun karro batean integratuta doa, modu haririk gabean soinu anplifikatua atera ahal izateko.
Eskainitako ekitaldietan zentratuz, esanguratsuenak azpimarratzen ditugu: Korrika eguna, Euskararen eguna, omenaldiak, herri eta auzoetako festak eta ezkontzak.
Ezkontzetan zuzeneko musika eskaintzen duen formatua da. Ekitaldi berezia mota guztietako bertsioekin girotzen du. Ezkonberriak eta gonbidatuak zuzenekoaren parte egiten ditu, elkarrekin abestuz eta momentu berezia biziz.
Gipuzkoa — Herriko ekitaldia
Bizkaia — Herriko jaiak
Bizkaia — Kalejira zuzenean
Ez dago emanaldirik aukeratutako taldearentzat.
YOUTUBE · Matraka Elektrotxaranga