Matraka Musika Elkartea

02 / TALDEAK ETA FORMATUAK

Edozein ekitaldi musikarekin girotzeko.

Matraka musika elkarteak hainbat zerbitzu desberdin kontratatzeko aukera emango dizu. Herriko jaietatik hasita, ezkontza ondorengo gau luzeetaraino. Gu prest gaude, zuen zain egongo gara!

2016
Matraka Elektrotxaranga
Matraka Elektrotxaranga logo

Matraka Elektrotxaranga

Kalez kaleko energia eta publikoarekiko konexio zuzena

2016an sortu genuen, kalean bertan kontzertuak emanez, publikoarekin konexio zuzena lortuz eta gertutasuna sustatuz. Talde ezagunen abestiak bertsionatzen ditugu, gure kutsu eta estilo propioa gehituz.

2022
Eztanda Erromeria
Eztanda Erromeria logo

Eztanda Erromeria

Oholtza gaineko eztanda: ska, rock, punk eta remember bertsioak

2022. urtean sortu genuen taldea da. Publikoarekiko plano ezberdinean kokatzen gara, oholtza gainera igoz. Ska, ska-punk, ska-rock, punk-rock, rock, metal, reggae eta remember bertsioak lantzen ditugu.

2026
DJ TrikiTrack
DJ TrikiTrack logo

DJ TrikiTrack

DJ saioa eta zuzeneko euskal doinuak festa erritmoekin uztartuta

2026an, DJ Trikitaxio eta DJ Track-A uztartuta DJ TRIKITRACK proiektua sortzen da. DJ saioa eta zuzeneko ñabardurak uztartzen ditu, euskal doinuak eta festa erritmoak nahasiz. Eszenaratze bizi eta kementsuarekin, bere helburu nagusia giroa piztea eta publikoa dantzan jartzea da.

2023
DJ Track-A
DJ Track-A logo

DJ Track-A

DJ ibiltaria zein eszenatokikoa: ikuskizuna, mozorroak eta dantza

2023ko abuztuan, Musika Elkartearekin bat egiten du. Bi aukera eskaintzen ditu, batetik DJ ibiltaria eta bestetik eszenatokiko DJ-a. Eszenaratze kementsu batekin, bere helburu nagusia publikoa dantzan jartzea da.

2023
Anaiak
Anaiak logo

Anaiak

Formatu akustiko eta sentikorra: 2 saxofoi eta kaxa flamenkoa

2023. urtean sortu dugun talde berria da. 3 pertsonaz osaturiko formatua eskaintzen dugu: 2 saxofoi eta kaxa flamenkoa. Ekitaldi berezietan abesti sentimental batzuk eskaintzeko diseinatuta dago. Esaterako, ezkontza batean agurra abestiarekin emanaldia hasi eta hainbat pop-rock abesti ezagunekin bukatu.