Matraka Musika Elkartea
MUSIKA ELKARTEA · LEZO, GIPUZKOA · 2016TIK

Herri kultura eta zuzeneko musika bazter guztietara.

Bidasoaldea, Oarsoaldea eta Donostialdeko 15 kidek osatutako musika elkartea gara. Herriko jaietatik hasita, ezkontza eta gau luzeetaraino: kalean zein oholtzan.

Matraka Elektrotxaranga
MATRAKA ELEKTROTXARANGA
Eztanda Erromeria

Eztanda Erromeria

DJ TrikiTrack

DJ TrikiTrack

01 / NORTZUK GARA

Herri kultura sustatzen 2016ko urritik.

Matraka Musika Elkartea 2016ko urrian sortu genuen eta gaur egun Lezon, Gipuzkoan, daukagu elkartearen egoitza soziala. Bidasoaldea, Oarsoaldeako eta Donostialdeako 15 kidek osatzen dugu. Gaur egun, argi dugu gure helburua herri kultura sustatzea eta handitzea dela.

Sorrera urtea

2016

Elkarteko kideak

15

Proiektu musikalak

5

Egoitza nagusia

Lezo, Gipuzkoa

Elkarrizketak eta Prentsa

02 / TALDEAK ETA FORMATUAK

Edozein ekitaldi musikarekin girotzeko.

Matraka musika elkarteak hainbat zerbitzu desberdin kontratatzeko aukera emango dizu. Herriko jaietatik hasita, ezkontza ondorengo gau luzeetaraino. Gu prest gaude, zuen zain egongo gara!

2016
Matraka Elektrotxaranga
Matraka Elektrotxaranga logo

Matraka Elektrotxaranga

Kalez kaleko energia eta publikoarekiko konexio zuzena

2016an sortu genuen, kalean bertan kontzertuak emanez, publikoarekin konexio zuzena lortuz eta gertutasuna sustatuz. Talde ezagunen abestiak bertsionatzen ditugu, gure kutsu eta estilo propioa gehituz.

2022
Eztanda Erromeria
Eztanda Erromeria logo

Eztanda Erromeria

Oholtza gaineko eztanda: ska, rock, punk eta remember bertsioak

2022. urtean sortu genuen taldea da. Publikoarekiko plano ezberdinean kokatzen gara, oholtza gainera igoz. Ska, ska-punk, ska-rock, punk-rock, rock, metal, reggae eta remember bertsioak lantzen ditugu.

2026
DJ TrikiTrack
DJ TrikiTrack logo

DJ TrikiTrack

DJ saioa eta zuzeneko euskal doinuak festa erritmoekin uztartuta

2026an, DJ Trikitaxio eta DJ Track-A uztartuta DJ TRIKITRACK proiektua sortzen da. DJ saioa eta zuzeneko ñabardurak uztartzen ditu, euskal doinuak eta festa erritmoak nahasiz. Eszenaratze bizi eta kementsuarekin, bere helburu nagusia giroa piztea eta publikoa dantzan jartzea da.

2023
DJ Track-A
DJ Track-A logo

DJ Track-A

DJ ibiltaria zein eszenatokikoa: ikuskizuna, mozorroak eta dantza

2023ko abuztuan, Musika Elkartearekin bat egiten du. Bi aukera eskaintzen ditu, batetik DJ ibiltaria eta bestetik eszenatokiko DJ-a. Eszenaratze kementsu batekin, bere helburu nagusia publikoa dantzan jartzea da.

2023
Anaiak
Anaiak logo

Anaiak

Formatu akustiko eta sentikorra: 2 saxofoi eta kaxa flamenkoa

2023. urtean sortu dugun talde berria da. 3 pertsonaz osaturiko formatua eskaintzen dugu: 2 saxofoi eta kaxa flamenkoa. Ekitaldi berezietan abesti sentimental batzuk eskaintzeko diseinatuta dago. Esaterako, ezkontza batean agurra abestiarekin emanaldia hasi eta hainbat pop-rock abesti ezagunekin bukatu.

03 / KOLABORAZIOAK

Kirola, euskara eta herri eragileak.

Munttarpe Eskubaloi Klubarekin hainbat urtez kolaboratu ondoren, 2023-2024 eta 2024-2025 denboraldietan harreman soziodeportiboa sendotu dugu akordio garrantzitsu baten bitartez.

Denboraldia

2024 - 2025

Munttarpe Eskubaloi Kluba (Lezo)

Lezoko Munttarpe Eskubaloi Klubarekin dugun konpromisoa berritu dugu 2024-2025 denboraldian, herriko kirola eta kultura uztartuz.

Munttarpe Eskubaloi Kluba (Lezo) 2024 - 2025
Munttarpe Eskubaloi Kluba (Lezo) 2024 - 2025
Denboraldia

2023 - 2024

Munttarpe Eskubaloi Kluba (Lezo)

Munttarpe Eskubaloi Klubarekin hainbat urtez kolaboratu ondoren, 2023-2024 denboraldian harreman soziodeportiboa sendotu dugu akordio garrantzitsu baten bitartez.

Munttarpe Eskubaloi Kluba (Lezo) 2023 - 2024
Munttarpe Eskubaloi Kluba (Lezo) 2023 - 2024

05 / KONTZERTUAK

Hurrengo emanaldiak eta agenda.

Jarraitu gure taldeen hurrengo hitzorduak herriz herri.

06 / DENDA

Elkartearen merchandising ofiziala.

Eskuratu Matraka Musika Elkartearen eta gure taldeen kamixetak, jertseak eta katiluak.

Kamixeta 10. urteurrena — 1
Kamixeta 10. urteurrena — 2
Matraka Musika Elkartea

Kamixeta 10. urteurrena

18€ + bidalketa gastuak

Neurriak: S · M · L · XL · XXL

Kamixeta 10. urteurrena Elektrotxaranga — 1
Kamixeta 10. urteurrena Elektrotxaranga — 2
Elektrotxaranga

Kamixeta 10. urteurrena Elektrotxaranga

18€ + bidalketa gastuak

Neurriak: S · M · L · XL · XXL

Kamiseta Elektrotxaranga — 1
Kamiseta Elektrotxaranga — 2
Elektrotxaranga

Kamiseta Elektrotxaranga

18€ + bidalketa gastuak

Neurriak: S · M · L · XL · XXL

07 / KONTAKTUA

Hitz egin dezagun zure hurrengo ekitaldiaz.

Deitu iezaguzu

+34 637 16 90 51

Idatzi iezaguzu

info@matraka.org

Egoitza soziala

Matraka Musika Elkartea
Lezo, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Bidaliguzu mezu bat