Matraka Musika Elkartea
← Taldeak / DJ TrikiTrack
Sorrera 2026 2 kide

DJ TrikiTrack

DJ saioa eta zuzeneko euskal doinuak festa erritmoekin uztartuta

2026an, DJ Trikitaxio eta DJ Track-A uztartuta DJ TRIKITRACK proiektua sortzen da, zuzeneko eskaintza osoago eta bereizgarri batekin.

Eszenaratze bizi eta kementsuarekin, helburu nagusia giroa piztea eta publikoa dantzan jartzea da. Bere proposamenean, une jakin batzuetan, DJaren nahasketak zuzeneko ñabardurekin aberasten dira, soinuari ukitu berezi eta gertukoa emanez.

Ekitaldi mota askotara egokitzen da: herriko jaiak, jaialdiak, kontzertuak eta ospakizunak, bai formatu ibiltarian zein oholtzan. Errepertorio zabala eskaintzen du, euskal doinuak oinarri hartuta eta musika elektronikoa zein festa erritmoekin uztartuz.

DJ TrikiTrack
DJ TrikiTrack

Osaketa eta formatua

  • DJ Trikitaxio
  • DJ Track-A
  • Formatu ibiltaria (karroa) edo Eszenatokia

Hurrengo emanaldiak eta agenda.

YOUTUBE · DJ TrikiTrack

Ikus-entzunezkoak

Ikusi zerrenda YouTuben ↗